Informazio sozietatearen zerbitzuaren legea da. (Ley de Servicios de la Sociedad de Información). Legeak sarean jarduera ekonomikoren bat dutenak merkataritza erregistroan beren datuak ematera behartzen ditu: enpresaren izena eta web helbidea besteak beste. Bestalde, linean egiten diren kontratuak zer kasutan diren baleko zehazten da. Era honetako kontratu batek balio dezan enpresak zehaztasun guztiak irakurrarazi behar dizkio bezeroari, horretarako prestatua dagoen orrialde batera eramanez. Bestalde, spam edo publizitate erauntsia galarazten du, baldin eta erabiltzaileak aurretiaz baimenik eman ez badu. Zerbitzua eskaintzen dutenen ardura noraino iristen den ere arautzen du, zerbitzua eskaintzen dutenen eta edukiak jarri edo bidaltzen dituztenen aldea zehaztuz. Zentzu honetan legeak dio zerbitzuen hornitzaileak ez dituela zertan edukiak gainbegiratu behar". Batzuen ustez, iruzurrak edo bestelako delituak ekiditeko legea erreminta baliagarria da, baina askorentzat beste zentsura mota bat da, eta erabiltzaileen hainbat eskubide urratzen ditu, intimitate eskubidea kasu.
Sententziak:
CRM (202) 514-2008:
18 gazte sententziatu dituzte, Affpower talde bezala internetetik medikamentu ilegalak (errezeta dutenak) saltzen dituztelako eta horrela ingresatu du taldeak 126 milioi dolar bruto baino gehiago Washington-en. 313 kargugatik daude akusatuak eta taldea hiru mediku, bi farmazeutiko, farmazia operadore bat, administratzaile bat, gerente bat, kreditu txartel prozesatzaile bat eta 8 operadore interneteko portalean afiliatutakoak. 2004an sortutako talde bat da Affpower eta milioi bat baino eskari gehiago eduki dituzte bi urtean 50 estatu baino gehiagotatik.

Egia esan, oso ondo montatua zuten. Errezetak egitazko mediku batek firmatzen zituenez, ez dira falzifikazioak. Hori bai, beraiek sortzegatik eta saltzeagatik (jendearen osasunaren aurka doalako) hauek izan ziren kargu inportanteenak. Enpresa kreditu txartel prozesatzaileagatik desegin zuten zati haundi batean.
Diotenez, enpresaren administrazioa Costa Rican zegoen baina informatikako zerbitzariak Chipren. RX Payments Ltd. de Tel-Aviv, Israel-ekoa erabiltze zuten mezulari bezala eta txartel kredituaren transakzioa beste kontabilitateko enpresa baten kontu korrontean sartzen zuten dirua horrela dirua gordetzen eta EEUU-ko autoritateak sahiestuz.
Kasu hau, ICE agenteak, FBI-k, IRS-k, FDA-k inbestigatu eta ebatzi zuten [Drug Enforcement Administration (DEA)]-k lagunduta.
Bere web orria www.afffpower.com zen
No hay comentarios:
Publicar un comentario